Hezkuntza eraldatzen

Azken urteotan eskola batzuk aurrerapausoak eman dituzte ohiko hezkuntza eredu eta pedagogia metodoak eraldatzen. Gai hau aztertu dute eta aurrera nola egin ikasi dute. Baina, nire sutez, eskola bakar batzuk dira soilik, hori egin dutenak, hots, pertsona indibidualak, normalean eskola aldatu nahi duten pertsona gogotsuak.

Aldaketa sakonak eta benetako eboluzioa lortu nahi badugu, sistema osoa aldatu beharra dago. Horretarako, blogg honetan, hezkuntza ereduak, pedagogia motak, autore eta ideologia desberdinak... aztertu eta ikertuko ditut.




Markesina

"Roll garrantzitsua jokatzen dute ametsek eta esperantzek hezkuntzan, errealitatearen gordintasunera ezin gara makurtu” Paulo Freire.

2010/01/19

Gure Power Pointak

Kultura ezberdinetako emakumeak, klasean egindako PowerPointa da.

PowerPoint honen gaia, herrialde eta kultura desberdineko emakumeen egoera islatzea da, ohitura desberdinak ezagutu eta emakumeak jasan behar dituzten zigor bortitz batzuk aipatu. Horrez gain, gizarte kultura bakoitzak, emakumeei, finkatzen dizkion edertasun kanonak transmititu nahi izan ditugu. Azkenik, konklusio giza, gure gizartea ikertu eta aztertu egin dugu.

Ikasgaiaren helburua, multimedia egiteko oinarrizko irizpideak ezagutu eta PowerPoint bat nola erabiltzen den ikasi.

Hona emen gure multimedia:




Klasean aurkeztu ondoren, Youtubera igo dugu. Nahiz eta PowerPointak sarean eskegitzeko web-gune bereziak egon, Youtubera igo behar izan dugu, soinua eta efektuak galdu ez ditzan. Horretarako Camtasia erabiliz, PowerPointa grabatu eta .avi formatuan gorde dugu, horregatik soinuak kalitate pixkat galdu du.

Beste hau ere, guk egindako PowerPointa da, baina oraingo honetan Slidesharen arpidetu, eta bertara igo dugu.

PodOmatic / Podcast

Sarean aurkitutako podcast interesgarri bat. Nómade Nº10 del 12/01/10: "Experiencia de un comedor de peyote en el desierto mexicano.





Música:
Karamelo Santo - La experiencia del desierto
Aztecas Tupro - El nagual

Para FM La Tribu 88.7"

2010/01/16

Tutoriala

Tutorial honetan, Leire Arkotxa eta biok, bloggerrean, gadget atalean youtubeko bideo bat nola sartu azaldu dugu.

Ondoren, youtuben arpidetu gara eta emakumeak kontua sortu dugu bertan guk egindako bideoak sartu ahal izateko.

2010/01/05

Webquest

Sarean nenbilela, Euskal herria pilpilean bloggera heldu naiz. Bertan artikulo interesgarriak, bideo, musika, eta bloggaren egileak egindako Wepquest hau topatu dut. Webquesta, Munduko talde dinamikak du izenburua, eta munduko herrialde desberdinetan, haurrekin lantzen diren hainbat dinamika azterkertzen ditu.

Talde dinamiken bidez interkulturalitatea lantzen du, eta gainera, jokoen bitartez ikasi daitekeela erakusten du.




Paulo Freire Power Point

Slideshare sarean dagoen, Paulo Freireri buruzko, Power Point interesgarri bat.


2010/01/04

Paulo Freire

Freireren iritziz, “enseñar no es transferir conocimiento”. Gaur egun gizakia balore merkantilista, pragmatiko eta gizatasuna kenduz hezitua izan da.

Ikuspegi horren aurrean, Freirek hezkuntza kritikoa proposatuko du, teoria eta praktika maila berean egotea aldarrikatuko duelarik. Hezkuntza kritiko hori ez da irakaskuntzaren transmititze soilean geratuko, eduki hutsetik harago joango da. Horrela, teoria eta praktika elkarturik agertuko dira. Izan ere, bata bestea gabe, teoria, hitzontzikeria besterik ez litzateke izango, eta praktika, ekintza hutsak.

Gaur egun indarrean dagoen hezkunzta tradizionala, edo hezkuntza bankarioa, Freirek esaten dion moduan, ikasleari sortzaile izateko originaltasuna, ukatu egiten zaio, eta ondorioz, memorizatzaile simpleak sortzen ditu, ideiak errepikatzen dituztenak, mekanikoki pentsatzen dutenak. Eta gainera, ikasitako kontzeptuak errealitatetik urrun geratzen dira.


Irakasteko metodologiari dagokionez, metodo dialogikoa azpimarratzen du. Elkarrizketa gauzatzerakoan, ikasleen ezagutzak eta iritziak errespetatu behar direla aipatzen du, honela ikasleek egiten dituzten ekarpenen bidez, irakasleak ere ikasi ahal izango du. Horrek irakasle-ikasle erlazioan harreman horizontala utziko du agerian.

Beraz, hezkuntza prozesuan, irakasleak gero eta jakinmina handiagoa piztu behar du ikaslearengan eta ondorioz, gero eta sortzaileagoa bilakatuko da ikaslea.

2009/12/30

"hikhasi" bitakora

Hona emen Hik Hasi-n web gunean, Jose Miguel Castrok idatzitako, Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko? aurkitu dudan artikulua. Bertan, hezitzailearen paperaz hitzegiten du.

"Edozein pertsona da hezitzaile: laguna, aitona, alaba… Dena dela, ez badu bere buruan sinesten, ezingo die besteei lagundu beraien buruan sinesten. Hezitzaileak hazten ari den pertsona izan behar du, gaitasun guztiak dituela sinesten duena. Pertsona orok ikaskuntzak egin ditzakeela sinetsi behar du. Guztiok programa genetikoan dugun zerbait denez, denok gara gai, baina betiere bakoitzak bere desberdintasunekin, modu desberdinean garatuko du bide hori. Eta bizitza guztian zehar ikasiko dugu, jaiotzatik heriotzaraino. Bizitzan zehar beti dugu ikasteko eta hazteko grina, aipatutako baldintzek inguratu bagaituzte."







2009/12/29

Hezkuntza tradizionala eta eraikitzailea

Orain arte hezkuntza tradizionala egon da indarrean, eta gaur egun horrela jarraitzen du, baina hala ere, pixkana hezkuntza eraikitzailearen ideologia zabalduz doa.

Taula honetan bien harteko desberdintsunak aztertu ditut.

Hezkuntza

ERAIKITZAILEA

TRADIZIONALA

Prozesua

Ikasitako edukien arteko loturak eginez

Buruz eta memoriaz ikasi

Gaitasunak

Ikasleen gaitasunak

kontuan hartu

Giatasun akademikoak kontuan hartu

Edukiak

Eduki asko landu

Kontzeptualak bakarrik landu

Garapena

Integrala

Kontzeptuala

Ebaluaketa

Prozesu guztia

Emaitza bakarrik

Lorpenak

Motibazioa eta parte-hartzea

Lehia eta indibidualismoa

2009/12/16

Zergatik?

- Zergatik?
- Ez dakit, horrela egin delako beti.

...okurritu ere ez zaigu egiten beste era batera egin daitekela.





Aldaketak noizko?

Summerhill eskola

A. S. Neill-ek idatzitako liburu honetan bere esperientzia pertsonala azaltzen digu. Garai hartan, 20.hamarkadan hain zuzen ere, hezkuntza sistema indarrean zueden metodoak gustoko ez zituenez, Summerhil eskola sortu zuen, eta eskola horretan, bere hezkunzta metodoak jarri zituen praktikan.

Eskola, pedagogia anti-autoritarioaren korrontean murgiltzen da eta Neill-ek hezkuntzari buruz zuen ikuspegi erradikalaren oinarri teorikoak, praktikara nola eraman zituen azaltzen digu.

Neill-ek proposatzen duen eredu anti-autoritarioa, haurren askatasun eta zoriontasunean oinarritzen da, eta ez aldiz, ikasle efikazak eta erabilgarriaren sorreran. Ez du pertsona sumisorik nahi. Ez dut bat egiten diziplina eta indarra erabiltzearekin.

Liburu interesgarria dela deritzot, hezkuntza sistema ezberdin bat proposatzen duelako. Indarrean zegoen hezkuntza sistema autoritarioaren kontra egiten du eta berak hartutako bidea posiblea dela erakusten du.


"El niño moldeado, acondicionado, disciplinado, reprimido, el niño sin libertad, vive en todos los rincones del mundo. Vive en nuestra población exactamente al otro lado de la calle. Se sienta aburrido en un pupitre en una escuela aburrida; y después se sienta en un escritorio más aburrido aún en una oficina, o en un banco de una fábrica. Es dócil, inclinado a obedecerá la autoridad, temeroso de la crítica, y casi fanático en su deseo de ser normal, convencional y correcto. Acepta lo que le han enseñado casi sin hacer una pregunta; y transmite todos sus complejos, temores y frustraciones a sus hijos."

"Psicologia y pedagogia" bitakora

Post hau, sarean aurkitutako bitakora baten berri emateko da. Psikologia eta Pedagogia blogga adituek idatzitako blogg bat da eta bertan hausnarketa egitera gonbidatuko zaituzten artikulo eta komentario interesgarriak daude. Gazte eta haurren inguruan aritzen da eta guraso, irakasle eta hezitzaileei aholku eta erabilgarriak izango zaizkien informazioa ematen du.






Banaketa eta baztertze metodoa

Gaur egun hezkuntza-sistema baztertzean oinarrituta dago, oso hautakorra da eta kanpoan uzten ditu arazoak dituzten eta zailak diren haurrak. Pixkanaka egoera aldatuz badoa ere, lan handia dago klaseetan haur guztiak integratuta egon daitezen.

Bideo honetan, argi ikusten da, desberdintasun sozialengatik (kasu honetan arrazakeriagatik), egiten den banatze eta baztetze metodoek eragin handia izaten duela ikaskideetan.



(Bideoa sei ataletan banatuta dago, gehiago ikusi nahiez gero, youtuben aurkituko dituzu gainerako zatiak)

2009/12/15

Hezkuntza ez-sexista


Emakume eta gizonak desberdinak gara, baina hori, berez, ez da arazoa, pertsona guztiak baikara desberdinak. Arazoa hasten da emakume izateagatik ezaugarri jakin batzuk izan behar dituzunean, edo jokaera jakin bat eduki, etab.

Beraz, arazoa gizona edo emakumearen arabera atxikitzen diren ezaugarri horien balorazioan datza. Azken finean, ezaugarri maskulinoak dira baloratzen direnak, eta ezaugarri femeninoak baztertzen dira, ahultzat hartzen direlako Horregatik lan esparruan, suhiltzaleak, epaileak, edo poliziak aipatzean gizonezkoak etortzen zaizkigu burura, eta aldiz, irakaslea, umezaintzailea edota garbitzailea esaterakoan, emakumeak.

Sexismoari aurre eiteko, esparru guztiak eta alderdi guztiak izan behar ditugu kontuan eta hor dago benetan zailtasuna. Jaiotzen garenetik jasotzen dugun heziketak pisu handia dauka. Izan ere, haurrak, identitatearen eraketa, desberdintasunaren pertzepzioa, botere harremanak eta prestigioa kontu horien eraginpean daude.

Beraz, kontuan hartu beharko ditugu eskolako jardunean parte hartzen duten aldagai guztiak: ikasmateriala, joku, jostailu, liburu… Garrantzitsua da elementu hauek hautatzerakoan honakoak kontutan hartzea: zein estereotipo transmititzen duten, zer irudi ematen duen neskengan...

Hona hemen, Sorkunde erakundeak eginiko iragarki bat. Aspaldikoa da, baina hala ere, zenbait mezu interesgarri dituela iruditzen zait.




2009/12/14

Eskolan, ikasle pasiboak.

Gaur egun hezi gaituzten baloreen ondorioz, indibidualtasuna nagusitu egin da.

Ikuspegi funtzionalista abiapuntutzat hartuz, sistemaren helburu nagusia, probetxuzko langile baliagarriak eratzea da. Horretarako, norgehiagoka, handinahikeria, indibidualismoa eta lehiaren baloreak sustatu behar dira hezkuntza sistemaren bidez. Nietzschek ere, eskolaren helburua honela azaldu zuen; “formar lo antes posible empleados útiles y asegurarse de su docilidad incondicional”.

Konpetentzia honetan garaile ateratzeko, berriz, eskolatik hasi behar entrenatzen. Eskolatik hasi behar konpetentzi eta bideak eta moduak ongi ikasten. Haurrak norgehiagoka jokoan sartuak dira notarik altuenak atera nahian, lan posturik onenak eskuratu ahal izateko. Selektibititatea dugu, adibiderik nabarmenena.

Horregatik estatuak bere gain hartzen du hezkuntza eta politikariek hezkuntza sistema erabaki eta finkatzen dute. Horrela, aukeratutako ezagutzak erakutsi eta haurtzarotik nahi dituzten baloreak ezartzen dituzte. Nahi eta nahi ez ikasleak, jokamoldeak, zuzenean nahiz zeharka, jasotzen eta bereganatzen joango da, ikasle malguak sortuz, gizarte pasibo bat eraikiz.

Pedro Garcia Olivok idatzitako El irresponsable liburuan ondo adierazi zuenez, “una sola boca que habla y muchisimos oidos, con un número menor de manos que escriben: tal es el aparato académico exterior, tal es la máquina cultural puesta en funcionamineto”.



2009/11/24

Hezkuntza, soziologiaren ikuspegitik

Hezkuntzak bere sorreratik, ikuspegi funtzionalista (1950/60) izan zuen nagusi. Émile Durkhein-en teorietan onarritu zen.

Funtzionalisten arabera, "hezkuntza sistemaren helburu nagusia gizartearen modernizatzea izango da, formazioaren bidez gizakiak gizarte industrialerako prestatuz. Horrela, funtzionalistentzat formazioaren eta lanpostuaren arteko korrelazioa ematen da, oro har. Gizartearen hierarkizazioa, ondorioz, soldata, prestigioa eta gizarte baliospena aldagaiei loturik egongo da."



Eskolaren helburu nagusia beraz, probetxuzk
o langile baliagarriak eratzea izango da. Funtzionalistek, sistema meritokratika batean oinarrituko dira. Hau da, lan desberdinen banaketa, bakoitzaren meritoen arabera banatuko da.

Ondorioz, langile eta pertsonen harremanak, antolaketa ekonomikoan oinarritzen dira, klase sisteman oinarritutako kapitalismoan hain zuzen ere. Sistema kapitalistaren oinarria boterea da, eta botere harremanak zapaltzaile eta zapaldua ekartzen du. Horregatik hezkuntza sistema bidez, gizarte esplotatu bat sortzen da, non batzuk lan egiten duten , besteak irabaziak ateratzen dituzten bitartean.

Sistema eredu honekin bukatzeko, ikuspegi kritikoa zabaldu zen. Ikuspegi kritikoren iturburua neomarxismoa da. Eredu honek, hezkuntzaren bitartez, gizarte patehartzaile eta kritikoa sortu behar dela aldarrikatzen du.

Ikusia ikasia.

Heziketan, ereduak paper handia jokatzen du. Baloreak transmititzeko, esatea, azaltzea eta erakustearekin ez da nahikoa izaten, eredu izan behar ditugu hauek bereganetzeko.

Jakina denez, haurrentzako oso garrantzitzuak dira ereduak, eta eskolan ikasle batek beti izango du errefentzia moduan irakasle, tutore, edo hezitzailearen jarrera. Beraz, baloreak transmititzerako orduan ez da nahikoa esatearekin, baldin eta gero, guk guek ere sinisten ez daditugu eta betetzen ez baditugu.

Ereduak, haurrengan, guk uste baino eragin handiagoa dute.

Besterik gabe, hemen ipintzen dut gustatu zaidan bideo hau:

2009/11/20

Hezkuntzari buruz

Hezkuntza gizarteratze prozesua da. Hezkuntzaren bidez, gizakiak poliki poliki osatuz eta nortasuna eraikiz doaz. Bizitza osoan zehar, jaiotzetik hil arte etengabe jasotzen dugun prozesua da. Hiru modu desberdinetan eman daiteke, modu formalean, ez-formalean eta informalean.



Hezkuntza Formala: guztiz instituzionalizatutako, eta hierarkikoki egituratutako hezkuntza sistema. Eskolan jasotzen duguna.

Hezkuntza ez-formala: hezkuntza jarduera antolatu eta sistematiko oro, sistema formaletik kanpo egiten dena. Biztanleriaren azpitalde jakinei, ikasketa mota zehatzak eskaintzeko.

Hezkuntza informala: Bizitza osoan zehar pertsona bakoitzak jarraitzen duen prozesua. Eguneroko esperientzien bidez, eta ingurukoekin ditugun harremanen bidez, jasotzen ditugun irizpideak.


Hezkuntza gizarte batean integratzeko eta parte hartzeko beharrezkoa da, hezkuntzaren bidez ohiturak, baloreak, kultura, jakintzak, hizkuntza, ezagutzak, jokatzeko moduak... bereganatzen baititugu.

Gizarte sistema honetan, hezkuntza, pertsonak moldatzeko eta gizartea aurrera jarraitzeko komenigarriak diren pertsona ereduak sortzeko tresna eredu bezala erabiltzen da.

Hemen uzten dut Quino, Joaquín Salvador Lavadoren, komiki bat. (klik egin irudi gainean handiago ikusteko)




Kale dor kayiko

Jakina denez, ijitoen artean eskola absentismo asko dago eta gaur egun, badira era puntualean ikastetxeren batean esku-hartze sozialari eta hezitzaileari dagokion programaren bat lantzen ari dena. Adibidez, Bilboko Txurdinaga auzoan Kale dor kayiko (biharko ijitoak), ijitoen eskubideak aldarrikatzen duten egoitza, dago eta helburu desberdinen artean, ijitoak eskolatzea bultzatzea da horietariko bat.

Hasiera batean, eskolatik pasatako zenbait ijitok eta Adarra talde pedagogikoak elkartu ziren. Euskal irakasleei, ijitoen kulturaren inguruko aholkularitza eskaintzea zen elkartearen helburua. Ikastaroak ematen hasi ziren, baina gutxi zela ikustean, familiengana joatea eta lanean hastea falta zitzaiela ikusi zuten. 1989an, Kale dor kayiko sortzea erabaki zuten. Baina denborak aurrera egin zuen eta horri jarraipena eman behar ziotela pentsatu zuten, orduan Opre rroma izeneko programa sortu zuten, ijitoen herriak formazioa jasotzeko helburuz.

Maiz ijito ikasleak arazoak izan dituzte, ingurukoek ez dituztelako ongi hartu edota ijitoen gurasoek eskolatzeari garrantzirik eman ez diotelako. Eta Opre rroma (Eutsi ijito!) programak ijitoen eskolatzea bultzatu nahi du eta hainbat gizarte hezitzaile dabiltza horretan lanean.

Programa honekin, kontzientziatzea, motibazioa piztea eta formakuntza bat izateko eskubidea eman nahi zaie ijitoei. Haur eta gazte ijitoek aukerak izatea nahi dute, hau da, eskolako testuingurura hobeto egokitzea, eta eskola, ijitoen errealitatera gerturatzea, haien eskolatze prozesua lagunduz.

Argi dagoenez, instituzioek ez dute ijitoen nortasuna eutsi beharreko zerbaiten moduan ikusi, baizik eta aldatu beharreko zerbaiten moduan. Besteen modukoak izatera bideratu eta integratu egin behar direla, eta integrazioa, hitz madarikatu hori, batzuek disoluzio baten moduan ikusten dute. Kale dor kayiko Elkarteak ijitoen nortasunari eutsi nahi dio eta hauen hizkuntza berreskuratu nahi du, izan ere, euren nortasuna errespetatzea da elkartearen aldarrikapenetariko bat.


2009/11/19

Gizarte hezitzaileak hezkuntzan

Gizartea gero eta konplexuagoa den heinean, eskolako errealitatean ere behar anitzak sortzen doaz. Eta hezkuntza komunitateak, premia berri horiei erantzuteko bitartekoak behar ditu.

Gizarte hezitzaileak eta euren lana, hezkuntza ez formalak eta informalak hartzen dituen zenbait esparrutan kokatu ditugu orain arte; hala nola, premia bereziak edota arazo sozialak dituzten taldeekin esku-hartzen, gizarte-kultur dinamizazioan, esku-hartze kom
unitarioan, aisialdiko heziketan, kulturarteko gaietan, ingurumen hezkuntzan, helduen hezkuntzan, familiekin esku-hartzen, harrera etxeetan…

Baina hori guztia aldatzen ari da eta eskola, hezkuntza formala, gizarte hezitzaileen esparrua ere badela ikusten ari gara. Hezkuntza komunitate osoak elkarlanean aritu behar duela gero eta argiago ikusten da; eskolek, gurasoek, herriak, kultur zerbitzuek, gizarte zerbitzuek… elkarrekin aritu behar dute, bakoitzak bere ikuspegitik eta bere ardurak betez.

Hori guztia aurrera doa pixkanaka, baina oraindik ere norabide horretan pauso asko eman behar dira. Elkarlan horrek, ikasleen beharrei erantzun osoak eta egokiak emateko aukera eskaintzen du eta horretarako, beharrezkoa da, herri administrazioek, eskolek eta gizarte zerbitzuek elkarlanerako eta koordinaziorako egiturak sortzea.

2009/11/03

Mapa kontzeptuala

Web 2.0-aren eskema:

2009/10/27

Web 2.0

Gaur egun, Internet gure bizitzetan murgildu egin da. Izan ere, tengabe hedatzen eta zabaltzen ari den hedabidea dugu, bai pertsonen arteko komunikazioa errazteko, ­ posta elektroniko arrunta bidez edo bideo hitzaldi konplexuen programen bidez, ­ bai masa komunikazio gisa, edo informazio iturri bezala. Beraz, ezinbestekotzat dugu, Internet-aren erabilera ezagutzea.


Hasiera batean, Interneten oinarrizko kontzeptua, aldiro eguneratzen ez ziren web estatikoak ziren, eta pertsonak, informazioaren ikusle eta kontsumitzaile soilak. Baina, gaur egun, ostera, Web 2.0 kontzeptuak , iraultza sortu du Interneten ikuskeran. Horrela, ezagutzak sortu, argitaratu eta besteekin partekatu ditzakegu, sareko protagonistak eta subjetu aktiboak bilakatuz.

Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz, EHUko irakasleak, Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartea idatzitako artikuluan, alfabetatze digitalaren inguruko ideia eta informazio ugari azaltzen dizkigute.

Bertan, Web 2.0-ren sorrera ( Tim O´Reilly eta Dale Dougherty, 2004) aipatzen du, eta honek ekarri zituen aldaketa eta abantaila guztiak ezagutzera eramaten gaitu. Lehen aipatu bezala, sarea aldatuz joan da, eta plataforma ziatera egaro da. bertan, edukia sortu , partekatu, berriro konbinatu, berriro erabili... egin daiteke.

Web 2.0. sareak erabiltzen dituen plataformak eta aplikazio dinamikoei esker, testu-dokumentuak, kalkulu orriak edo aurkezpenak sor daitezke eta erabiltzaileak sortutako edukia beste pertsonekin partekatu daiteke. Gainera, elkarrizketa horiek ez daude hitzez bakarrik osatuta, irudiak, bideoak, multimedia edukia eta askoz gehiago ere badaude. Horrez gain, etiketa edo tag-en bidez informazio guztia sailkatueta antolatu dezakegu.

Konklusion moduan aipatu nahiko nuke, Internet, lanabes garrantzitsu bat dela, eta ondorioz, beharrezkoa dugula lanabes indartsu hau erabiltzen ikastea, sarearen parte-hartze aktiboa bilakatzeko, ezagutzak sortuz eta landuz eta informazioaren erabiltzaile soil izatea sahieztuz. Izan ere, Web 2.0-ren jabekuntza eta erabilera egokia izanez gero, aberasten gaituen zerbait izan daiteke.