Hezkuntza eraldatzen

Azken urteotan eskola batzuk aurrerapausoak eman dituzte ohiko hezkuntza eredu eta pedagogia metodoak eraldatzen. Gai hau aztertu dute eta aurrera nola egin ikasi dute. Baina, nire sutez, eskola bakar batzuk dira soilik, hori egin dutenak, hots, pertsona indibidualak, normalean eskola aldatu nahi duten pertsona gogotsuak.

Aldaketa sakonak eta benetako eboluzioa lortu nahi badugu, sistema osoa aldatu beharra dago. Horretarako, blogg honetan, hezkuntza ereduak, pedagogia motak, autore eta ideologia desberdinak... aztertu eta ikertuko ditut.




Markesina

"Roll garrantzitsua jokatzen dute ametsek eta esperantzek hezkuntzan, errealitatearen gordintasunera ezin gara makurtu” Paulo Freire.

2010/01/04

Paulo Freire

Freireren iritziz, “enseñar no es transferir conocimiento”. Gaur egun gizakia balore merkantilista, pragmatiko eta gizatasuna kenduz hezitua izan da.

Ikuspegi horren aurrean, Freirek hezkuntza kritikoa proposatuko du, teoria eta praktika maila berean egotea aldarrikatuko duelarik. Hezkuntza kritiko hori ez da irakaskuntzaren transmititze soilean geratuko, eduki hutsetik harago joango da. Horrela, teoria eta praktika elkarturik agertuko dira. Izan ere, bata bestea gabe, teoria, hitzontzikeria besterik ez litzateke izango, eta praktika, ekintza hutsak.

Gaur egun indarrean dagoen hezkunzta tradizionala, edo hezkuntza bankarioa, Freirek esaten dion moduan, ikasleari sortzaile izateko originaltasuna, ukatu egiten zaio, eta ondorioz, memorizatzaile simpleak sortzen ditu, ideiak errepikatzen dituztenak, mekanikoki pentsatzen dutenak. Eta gainera, ikasitako kontzeptuak errealitatetik urrun geratzen dira.


Irakasteko metodologiari dagokionez, metodo dialogikoa azpimarratzen du. Elkarrizketa gauzatzerakoan, ikasleen ezagutzak eta iritziak errespetatu behar direla aipatzen du, honela ikasleek egiten dituzten ekarpenen bidez, irakasleak ere ikasi ahal izango du. Horrek irakasle-ikasle erlazioan harreman horizontala utziko du agerian.

Beraz, hezkuntza prozesuan, irakasleak gero eta jakinmina handiagoa piztu behar du ikaslearengan eta ondorioz, gero eta sortzaileagoa bilakatuko da ikaslea.

0 iruzkin:

Publicar un comentario