Hezkuntza eraldatzen

Azken urteotan eskola batzuk aurrerapausoak eman dituzte ohiko hezkuntza eredu eta pedagogia metodoak eraldatzen. Gai hau aztertu dute eta aurrera nola egin ikasi dute. Baina, nire sutez, eskola bakar batzuk dira soilik, hori egin dutenak, hots, pertsona indibidualak, normalean eskola aldatu nahi duten pertsona gogotsuak.

Aldaketa sakonak eta benetako eboluzioa lortu nahi badugu, sistema osoa aldatu beharra dago. Horretarako, blogg honetan, hezkuntza ereduak, pedagogia motak, autore eta ideologia desberdinak... aztertu eta ikertuko ditut.




Markesina

"Roll garrantzitsua jokatzen dute ametsek eta esperantzek hezkuntzan, errealitatearen gordintasunera ezin gara makurtu” Paulo Freire.

2009/11/24

Hezkuntza, soziologiaren ikuspegitik

Hezkuntzak bere sorreratik, ikuspegi funtzionalista (1950/60) izan zuen nagusi. Émile Durkhein-en teorietan onarritu zen.

Funtzionalisten arabera, "hezkuntza sistemaren helburu nagusia gizartearen modernizatzea izango da, formazioaren bidez gizakiak gizarte industrialerako prestatuz. Horrela, funtzionalistentzat formazioaren eta lanpostuaren arteko korrelazioa ematen da, oro har. Gizartearen hierarkizazioa, ondorioz, soldata, prestigioa eta gizarte baliospena aldagaiei loturik egongo da."



Eskolaren helburu nagusia beraz, probetxuzk
o langile baliagarriak eratzea izango da. Funtzionalistek, sistema meritokratika batean oinarrituko dira. Hau da, lan desberdinen banaketa, bakoitzaren meritoen arabera banatuko da.

Ondorioz, langile eta pertsonen harremanak, antolaketa ekonomikoan oinarritzen dira, klase sisteman oinarritutako kapitalismoan hain zuzen ere. Sistema kapitalistaren oinarria boterea da, eta botere harremanak zapaltzaile eta zapaldua ekartzen du. Horregatik hezkuntza sistema bidez, gizarte esplotatu bat sortzen da, non batzuk lan egiten duten , besteak irabaziak ateratzen dituzten bitartean.

Sistema eredu honekin bukatzeko, ikuspegi kritikoa zabaldu zen. Ikuspegi kritikoren iturburua neomarxismoa da. Eredu honek, hezkuntzaren bitartez, gizarte patehartzaile eta kritikoa sortu behar dela aldarrikatzen du.

Ikusia ikasia.

Heziketan, ereduak paper handia jokatzen du. Baloreak transmititzeko, esatea, azaltzea eta erakustearekin ez da nahikoa izaten, eredu izan behar ditugu hauek bereganetzeko.

Jakina denez, haurrentzako oso garrantzitzuak dira ereduak, eta eskolan ikasle batek beti izango du errefentzia moduan irakasle, tutore, edo hezitzailearen jarrera. Beraz, baloreak transmititzerako orduan ez da nahikoa esatearekin, baldin eta gero, guk guek ere sinisten ez daditugu eta betetzen ez baditugu.

Ereduak, haurrengan, guk uste baino eragin handiagoa dute.

Besterik gabe, hemen ipintzen dut gustatu zaidan bideo hau:

2009/11/20

Hezkuntzari buruz

Hezkuntza gizarteratze prozesua da. Hezkuntzaren bidez, gizakiak poliki poliki osatuz eta nortasuna eraikiz doaz. Bizitza osoan zehar, jaiotzetik hil arte etengabe jasotzen dugun prozesua da. Hiru modu desberdinetan eman daiteke, modu formalean, ez-formalean eta informalean.



Hezkuntza Formala: guztiz instituzionalizatutako, eta hierarkikoki egituratutako hezkuntza sistema. Eskolan jasotzen duguna.

Hezkuntza ez-formala: hezkuntza jarduera antolatu eta sistematiko oro, sistema formaletik kanpo egiten dena. Biztanleriaren azpitalde jakinei, ikasketa mota zehatzak eskaintzeko.

Hezkuntza informala: Bizitza osoan zehar pertsona bakoitzak jarraitzen duen prozesua. Eguneroko esperientzien bidez, eta ingurukoekin ditugun harremanen bidez, jasotzen ditugun irizpideak.


Hezkuntza gizarte batean integratzeko eta parte hartzeko beharrezkoa da, hezkuntzaren bidez ohiturak, baloreak, kultura, jakintzak, hizkuntza, ezagutzak, jokatzeko moduak... bereganatzen baititugu.

Gizarte sistema honetan, hezkuntza, pertsonak moldatzeko eta gizartea aurrera jarraitzeko komenigarriak diren pertsona ereduak sortzeko tresna eredu bezala erabiltzen da.

Hemen uzten dut Quino, Joaquín Salvador Lavadoren, komiki bat. (klik egin irudi gainean handiago ikusteko)




Kale dor kayiko

Jakina denez, ijitoen artean eskola absentismo asko dago eta gaur egun, badira era puntualean ikastetxeren batean esku-hartze sozialari eta hezitzaileari dagokion programaren bat lantzen ari dena. Adibidez, Bilboko Txurdinaga auzoan Kale dor kayiko (biharko ijitoak), ijitoen eskubideak aldarrikatzen duten egoitza, dago eta helburu desberdinen artean, ijitoak eskolatzea bultzatzea da horietariko bat.

Hasiera batean, eskolatik pasatako zenbait ijitok eta Adarra talde pedagogikoak elkartu ziren. Euskal irakasleei, ijitoen kulturaren inguruko aholkularitza eskaintzea zen elkartearen helburua. Ikastaroak ematen hasi ziren, baina gutxi zela ikustean, familiengana joatea eta lanean hastea falta zitzaiela ikusi zuten. 1989an, Kale dor kayiko sortzea erabaki zuten. Baina denborak aurrera egin zuen eta horri jarraipena eman behar ziotela pentsatu zuten, orduan Opre rroma izeneko programa sortu zuten, ijitoen herriak formazioa jasotzeko helburuz.

Maiz ijito ikasleak arazoak izan dituzte, ingurukoek ez dituztelako ongi hartu edota ijitoen gurasoek eskolatzeari garrantzirik eman ez diotelako. Eta Opre rroma (Eutsi ijito!) programak ijitoen eskolatzea bultzatu nahi du eta hainbat gizarte hezitzaile dabiltza horretan lanean.

Programa honekin, kontzientziatzea, motibazioa piztea eta formakuntza bat izateko eskubidea eman nahi zaie ijitoei. Haur eta gazte ijitoek aukerak izatea nahi dute, hau da, eskolako testuingurura hobeto egokitzea, eta eskola, ijitoen errealitatera gerturatzea, haien eskolatze prozesua lagunduz.

Argi dagoenez, instituzioek ez dute ijitoen nortasuna eutsi beharreko zerbaiten moduan ikusi, baizik eta aldatu beharreko zerbaiten moduan. Besteen modukoak izatera bideratu eta integratu egin behar direla, eta integrazioa, hitz madarikatu hori, batzuek disoluzio baten moduan ikusten dute. Kale dor kayiko Elkarteak ijitoen nortasunari eutsi nahi dio eta hauen hizkuntza berreskuratu nahi du, izan ere, euren nortasuna errespetatzea da elkartearen aldarrikapenetariko bat.


2009/11/19

Gizarte hezitzaileak hezkuntzan

Gizartea gero eta konplexuagoa den heinean, eskolako errealitatean ere behar anitzak sortzen doaz. Eta hezkuntza komunitateak, premia berri horiei erantzuteko bitartekoak behar ditu.

Gizarte hezitzaileak eta euren lana, hezkuntza ez formalak eta informalak hartzen dituen zenbait esparrutan kokatu ditugu orain arte; hala nola, premia bereziak edota arazo sozialak dituzten taldeekin esku-hartzen, gizarte-kultur dinamizazioan, esku-hartze kom
unitarioan, aisialdiko heziketan, kulturarteko gaietan, ingurumen hezkuntzan, helduen hezkuntzan, familiekin esku-hartzen, harrera etxeetan…

Baina hori guztia aldatzen ari da eta eskola, hezkuntza formala, gizarte hezitzaileen esparrua ere badela ikusten ari gara. Hezkuntza komunitate osoak elkarlanean aritu behar duela gero eta argiago ikusten da; eskolek, gurasoek, herriak, kultur zerbitzuek, gizarte zerbitzuek… elkarrekin aritu behar dute, bakoitzak bere ikuspegitik eta bere ardurak betez.

Hori guztia aurrera doa pixkanaka, baina oraindik ere norabide horretan pauso asko eman behar dira. Elkarlan horrek, ikasleen beharrei erantzun osoak eta egokiak emateko aukera eskaintzen du eta horretarako, beharrezkoa da, herri administrazioek, eskolek eta gizarte zerbitzuek elkarlanerako eta koordinaziorako egiturak sortzea.

2009/11/03

Mapa kontzeptuala

Web 2.0-aren eskema: