Hezkuntza eraldatzen

Azken urteotan eskola batzuk aurrerapausoak eman dituzte ohiko hezkuntza eredu eta pedagogia metodoak eraldatzen. Gai hau aztertu dute eta aurrera nola egin ikasi dute. Baina, nire sutez, eskola bakar batzuk dira soilik, hori egin dutenak, hots, pertsona indibidualak, normalean eskola aldatu nahi duten pertsona gogotsuak.

Aldaketa sakonak eta benetako eboluzioa lortu nahi badugu, sistema osoa aldatu beharra dago. Horretarako, blogg honetan, hezkuntza ereduak, pedagogia motak, autore eta ideologia desberdinak... aztertu eta ikertuko ditut.




Markesina

"Roll garrantzitsua jokatzen dute ametsek eta esperantzek hezkuntzan, errealitatearen gordintasunera ezin gara makurtu” Paulo Freire.

2009/12/30

"hikhasi" bitakora

Hona emen Hik Hasi-n web gunean, Jose Miguel Castrok idatzitako, Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko? aurkitu dudan artikulua. Bertan, hezitzailearen paperaz hitzegiten du.

"Edozein pertsona da hezitzaile: laguna, aitona, alaba… Dena dela, ez badu bere buruan sinesten, ezingo die besteei lagundu beraien buruan sinesten. Hezitzaileak hazten ari den pertsona izan behar du, gaitasun guztiak dituela sinesten duena. Pertsona orok ikaskuntzak egin ditzakeela sinetsi behar du. Guztiok programa genetikoan dugun zerbait denez, denok gara gai, baina betiere bakoitzak bere desberdintasunekin, modu desberdinean garatuko du bide hori. Eta bizitza guztian zehar ikasiko dugu, jaiotzatik heriotzaraino. Bizitzan zehar beti dugu ikasteko eta hazteko grina, aipatutako baldintzek inguratu bagaituzte."







2009/12/29

Hezkuntza tradizionala eta eraikitzailea

Orain arte hezkuntza tradizionala egon da indarrean, eta gaur egun horrela jarraitzen du, baina hala ere, pixkana hezkuntza eraikitzailearen ideologia zabalduz doa.

Taula honetan bien harteko desberdintsunak aztertu ditut.

Hezkuntza

ERAIKITZAILEA

TRADIZIONALA

Prozesua

Ikasitako edukien arteko loturak eginez

Buruz eta memoriaz ikasi

Gaitasunak

Ikasleen gaitasunak

kontuan hartu

Giatasun akademikoak kontuan hartu

Edukiak

Eduki asko landu

Kontzeptualak bakarrik landu

Garapena

Integrala

Kontzeptuala

Ebaluaketa

Prozesu guztia

Emaitza bakarrik

Lorpenak

Motibazioa eta parte-hartzea

Lehia eta indibidualismoa

2009/12/16

Zergatik?

- Zergatik?
- Ez dakit, horrela egin delako beti.

...okurritu ere ez zaigu egiten beste era batera egin daitekela.





Aldaketak noizko?

Summerhill eskola

A. S. Neill-ek idatzitako liburu honetan bere esperientzia pertsonala azaltzen digu. Garai hartan, 20.hamarkadan hain zuzen ere, hezkuntza sistema indarrean zueden metodoak gustoko ez zituenez, Summerhil eskola sortu zuen, eta eskola horretan, bere hezkunzta metodoak jarri zituen praktikan.

Eskola, pedagogia anti-autoritarioaren korrontean murgiltzen da eta Neill-ek hezkuntzari buruz zuen ikuspegi erradikalaren oinarri teorikoak, praktikara nola eraman zituen azaltzen digu.

Neill-ek proposatzen duen eredu anti-autoritarioa, haurren askatasun eta zoriontasunean oinarritzen da, eta ez aldiz, ikasle efikazak eta erabilgarriaren sorreran. Ez du pertsona sumisorik nahi. Ez dut bat egiten diziplina eta indarra erabiltzearekin.

Liburu interesgarria dela deritzot, hezkuntza sistema ezberdin bat proposatzen duelako. Indarrean zegoen hezkuntza sistema autoritarioaren kontra egiten du eta berak hartutako bidea posiblea dela erakusten du.


"El niño moldeado, acondicionado, disciplinado, reprimido, el niño sin libertad, vive en todos los rincones del mundo. Vive en nuestra población exactamente al otro lado de la calle. Se sienta aburrido en un pupitre en una escuela aburrida; y después se sienta en un escritorio más aburrido aún en una oficina, o en un banco de una fábrica. Es dócil, inclinado a obedecerá la autoridad, temeroso de la crítica, y casi fanático en su deseo de ser normal, convencional y correcto. Acepta lo que le han enseñado casi sin hacer una pregunta; y transmite todos sus complejos, temores y frustraciones a sus hijos."

"Psicologia y pedagogia" bitakora

Post hau, sarean aurkitutako bitakora baten berri emateko da. Psikologia eta Pedagogia blogga adituek idatzitako blogg bat da eta bertan hausnarketa egitera gonbidatuko zaituzten artikulo eta komentario interesgarriak daude. Gazte eta haurren inguruan aritzen da eta guraso, irakasle eta hezitzaileei aholku eta erabilgarriak izango zaizkien informazioa ematen du.






Banaketa eta baztertze metodoa

Gaur egun hezkuntza-sistema baztertzean oinarrituta dago, oso hautakorra da eta kanpoan uzten ditu arazoak dituzten eta zailak diren haurrak. Pixkanaka egoera aldatuz badoa ere, lan handia dago klaseetan haur guztiak integratuta egon daitezen.

Bideo honetan, argi ikusten da, desberdintasun sozialengatik (kasu honetan arrazakeriagatik), egiten den banatze eta baztetze metodoek eragin handia izaten duela ikaskideetan.



(Bideoa sei ataletan banatuta dago, gehiago ikusi nahiez gero, youtuben aurkituko dituzu gainerako zatiak)

2009/12/15

Hezkuntza ez-sexista


Emakume eta gizonak desberdinak gara, baina hori, berez, ez da arazoa, pertsona guztiak baikara desberdinak. Arazoa hasten da emakume izateagatik ezaugarri jakin batzuk izan behar dituzunean, edo jokaera jakin bat eduki, etab.

Beraz, arazoa gizona edo emakumearen arabera atxikitzen diren ezaugarri horien balorazioan datza. Azken finean, ezaugarri maskulinoak dira baloratzen direnak, eta ezaugarri femeninoak baztertzen dira, ahultzat hartzen direlako Horregatik lan esparruan, suhiltzaleak, epaileak, edo poliziak aipatzean gizonezkoak etortzen zaizkigu burura, eta aldiz, irakaslea, umezaintzailea edota garbitzailea esaterakoan, emakumeak.

Sexismoari aurre eiteko, esparru guztiak eta alderdi guztiak izan behar ditugu kontuan eta hor dago benetan zailtasuna. Jaiotzen garenetik jasotzen dugun heziketak pisu handia dauka. Izan ere, haurrak, identitatearen eraketa, desberdintasunaren pertzepzioa, botere harremanak eta prestigioa kontu horien eraginpean daude.

Beraz, kontuan hartu beharko ditugu eskolako jardunean parte hartzen duten aldagai guztiak: ikasmateriala, joku, jostailu, liburu… Garrantzitsua da elementu hauek hautatzerakoan honakoak kontutan hartzea: zein estereotipo transmititzen duten, zer irudi ematen duen neskengan...

Hona hemen, Sorkunde erakundeak eginiko iragarki bat. Aspaldikoa da, baina hala ere, zenbait mezu interesgarri dituela iruditzen zait.




2009/12/14

Eskolan, ikasle pasiboak.

Gaur egun hezi gaituzten baloreen ondorioz, indibidualtasuna nagusitu egin da.

Ikuspegi funtzionalista abiapuntutzat hartuz, sistemaren helburu nagusia, probetxuzko langile baliagarriak eratzea da. Horretarako, norgehiagoka, handinahikeria, indibidualismoa eta lehiaren baloreak sustatu behar dira hezkuntza sistemaren bidez. Nietzschek ere, eskolaren helburua honela azaldu zuen; “formar lo antes posible empleados útiles y asegurarse de su docilidad incondicional”.

Konpetentzia honetan garaile ateratzeko, berriz, eskolatik hasi behar entrenatzen. Eskolatik hasi behar konpetentzi eta bideak eta moduak ongi ikasten. Haurrak norgehiagoka jokoan sartuak dira notarik altuenak atera nahian, lan posturik onenak eskuratu ahal izateko. Selektibititatea dugu, adibiderik nabarmenena.

Horregatik estatuak bere gain hartzen du hezkuntza eta politikariek hezkuntza sistema erabaki eta finkatzen dute. Horrela, aukeratutako ezagutzak erakutsi eta haurtzarotik nahi dituzten baloreak ezartzen dituzte. Nahi eta nahi ez ikasleak, jokamoldeak, zuzenean nahiz zeharka, jasotzen eta bereganatzen joango da, ikasle malguak sortuz, gizarte pasibo bat eraikiz.

Pedro Garcia Olivok idatzitako El irresponsable liburuan ondo adierazi zuenez, “una sola boca que habla y muchisimos oidos, con un número menor de manos que escriben: tal es el aparato académico exterior, tal es la máquina cultural puesta en funcionamineto”.