Hezkuntza eraldatzen

Azken urteotan eskola batzuk aurrerapausoak eman dituzte ohiko hezkuntza eredu eta pedagogia metodoak eraldatzen. Gai hau aztertu dute eta aurrera nola egin ikasi dute. Baina, nire sutez, eskola bakar batzuk dira soilik, hori egin dutenak, hots, pertsona indibidualak, normalean eskola aldatu nahi duten pertsona gogotsuak.

Aldaketa sakonak eta benetako eboluzioa lortu nahi badugu, sistema osoa aldatu beharra dago. Horretarako, blogg honetan, hezkuntza ereduak, pedagogia motak, autore eta ideologia desberdinak... aztertu eta ikertuko ditut.




Markesina

"Roll garrantzitsua jokatzen dute ametsek eta esperantzek hezkuntzan, errealitatearen gordintasunera ezin gara makurtu” Paulo Freire.

2009/12/15

Hezkuntza ez-sexista


Emakume eta gizonak desberdinak gara, baina hori, berez, ez da arazoa, pertsona guztiak baikara desberdinak. Arazoa hasten da emakume izateagatik ezaugarri jakin batzuk izan behar dituzunean, edo jokaera jakin bat eduki, etab.

Beraz, arazoa gizona edo emakumearen arabera atxikitzen diren ezaugarri horien balorazioan datza. Azken finean, ezaugarri maskulinoak dira baloratzen direnak, eta ezaugarri femeninoak baztertzen dira, ahultzat hartzen direlako Horregatik lan esparruan, suhiltzaleak, epaileak, edo poliziak aipatzean gizonezkoak etortzen zaizkigu burura, eta aldiz, irakaslea, umezaintzailea edota garbitzailea esaterakoan, emakumeak.

Sexismoari aurre eiteko, esparru guztiak eta alderdi guztiak izan behar ditugu kontuan eta hor dago benetan zailtasuna. Jaiotzen garenetik jasotzen dugun heziketak pisu handia dauka. Izan ere, haurrak, identitatearen eraketa, desberdintasunaren pertzepzioa, botere harremanak eta prestigioa kontu horien eraginpean daude.

Beraz, kontuan hartu beharko ditugu eskolako jardunean parte hartzen duten aldagai guztiak: ikasmateriala, joku, jostailu, liburu… Garrantzitsua da elementu hauek hautatzerakoan honakoak kontutan hartzea: zein estereotipo transmititzen duten, zer irudi ematen duen neskengan...

Hona hemen, Sorkunde erakundeak eginiko iragarki bat. Aspaldikoa da, baina hala ere, zenbait mezu interesgarri dituela iruditzen zait.




0 iruzkin:

Publicar un comentario