Hezkuntza eraldatzen

Azken urteotan eskola batzuk aurrerapausoak eman dituzte ohiko hezkuntza eredu eta pedagogia metodoak eraldatzen. Gai hau aztertu dute eta aurrera nola egin ikasi dute. Baina, nire sutez, eskola bakar batzuk dira soilik, hori egin dutenak, hots, pertsona indibidualak, normalean eskola aldatu nahi duten pertsona gogotsuak.

Aldaketa sakonak eta benetako eboluzioa lortu nahi badugu, sistema osoa aldatu beharra dago. Horretarako, blogg honetan, hezkuntza ereduak, pedagogia motak, autore eta ideologia desberdinak... aztertu eta ikertuko ditut.




Markesina

"Roll garrantzitsua jokatzen dute ametsek eta esperantzek hezkuntzan, errealitatearen gordintasunera ezin gara makurtu” Paulo Freire.

2009/11/20

Kale dor kayiko

Jakina denez, ijitoen artean eskola absentismo asko dago eta gaur egun, badira era puntualean ikastetxeren batean esku-hartze sozialari eta hezitzaileari dagokion programaren bat lantzen ari dena. Adibidez, Bilboko Txurdinaga auzoan Kale dor kayiko (biharko ijitoak), ijitoen eskubideak aldarrikatzen duten egoitza, dago eta helburu desberdinen artean, ijitoak eskolatzea bultzatzea da horietariko bat.

Hasiera batean, eskolatik pasatako zenbait ijitok eta Adarra talde pedagogikoak elkartu ziren. Euskal irakasleei, ijitoen kulturaren inguruko aholkularitza eskaintzea zen elkartearen helburua. Ikastaroak ematen hasi ziren, baina gutxi zela ikustean, familiengana joatea eta lanean hastea falta zitzaiela ikusi zuten. 1989an, Kale dor kayiko sortzea erabaki zuten. Baina denborak aurrera egin zuen eta horri jarraipena eman behar ziotela pentsatu zuten, orduan Opre rroma izeneko programa sortu zuten, ijitoen herriak formazioa jasotzeko helburuz.

Maiz ijito ikasleak arazoak izan dituzte, ingurukoek ez dituztelako ongi hartu edota ijitoen gurasoek eskolatzeari garrantzirik eman ez diotelako. Eta Opre rroma (Eutsi ijito!) programak ijitoen eskolatzea bultzatu nahi du eta hainbat gizarte hezitzaile dabiltza horretan lanean.

Programa honekin, kontzientziatzea, motibazioa piztea eta formakuntza bat izateko eskubidea eman nahi zaie ijitoei. Haur eta gazte ijitoek aukerak izatea nahi dute, hau da, eskolako testuingurura hobeto egokitzea, eta eskola, ijitoen errealitatera gerturatzea, haien eskolatze prozesua lagunduz.

Argi dagoenez, instituzioek ez dute ijitoen nortasuna eutsi beharreko zerbaiten moduan ikusi, baizik eta aldatu beharreko zerbaiten moduan. Besteen modukoak izatera bideratu eta integratu egin behar direla, eta integrazioa, hitz madarikatu hori, batzuek disoluzio baten moduan ikusten dute. Kale dor kayiko Elkarteak ijitoen nortasunari eutsi nahi dio eta hauen hizkuntza berreskuratu nahi du, izan ere, euren nortasuna errespetatzea da elkartearen aldarrikapenetariko bat.


0 iruzkin:

Publicar un comentario