Hezkuntza eraldatzen

Azken urteotan eskola batzuk aurrerapausoak eman dituzte ohiko hezkuntza eredu eta pedagogia metodoak eraldatzen. Gai hau aztertu dute eta aurrera nola egin ikasi dute. Baina, nire sutez, eskola bakar batzuk dira soilik, hori egin dutenak, hots, pertsona indibidualak, normalean eskola aldatu nahi duten pertsona gogotsuak.

Aldaketa sakonak eta benetako eboluzioa lortu nahi badugu, sistema osoa aldatu beharra dago. Horretarako, blogg honetan, hezkuntza ereduak, pedagogia motak, autore eta ideologia desberdinak... aztertu eta ikertuko ditut.




Markesina

"Roll garrantzitsua jokatzen dute ametsek eta esperantzek hezkuntzan, errealitatearen gordintasunera ezin gara makurtu” Paulo Freire.

2009/11/19

Gizarte hezitzaileak hezkuntzan

Gizartea gero eta konplexuagoa den heinean, eskolako errealitatean ere behar anitzak sortzen doaz. Eta hezkuntza komunitateak, premia berri horiei erantzuteko bitartekoak behar ditu.

Gizarte hezitzaileak eta euren lana, hezkuntza ez formalak eta informalak hartzen dituen zenbait esparrutan kokatu ditugu orain arte; hala nola, premia bereziak edota arazo sozialak dituzten taldeekin esku-hartzen, gizarte-kultur dinamizazioan, esku-hartze kom
unitarioan, aisialdiko heziketan, kulturarteko gaietan, ingurumen hezkuntzan, helduen hezkuntzan, familiekin esku-hartzen, harrera etxeetan…

Baina hori guztia aldatzen ari da eta eskola, hezkuntza formala, gizarte hezitzaileen esparrua ere badela ikusten ari gara. Hezkuntza komunitate osoak elkarlanean aritu behar duela gero eta argiago ikusten da; eskolek, gurasoek, herriak, kultur zerbitzuek, gizarte zerbitzuek… elkarrekin aritu behar dute, bakoitzak bere ikuspegitik eta bere ardurak betez.

Hori guztia aurrera doa pixkanaka, baina oraindik ere norabide horretan pauso asko eman behar dira. Elkarlan horrek, ikasleen beharrei erantzun osoak eta egokiak emateko aukera eskaintzen du eta horretarako, beharrezkoa da, herri administrazioek, eskolek eta gizarte zerbitzuek elkarlanerako eta koordinaziorako egiturak sortzea.

0 iruzkin:

Publicar un comentario