Hezkuntza eraldatzen

Azken urteotan eskola batzuk aurrerapausoak eman dituzte ohiko hezkuntza eredu eta pedagogia metodoak eraldatzen. Gai hau aztertu dute eta aurrera nola egin ikasi dute. Baina, nire sutez, eskola bakar batzuk dira soilik, hori egin dutenak, hots, pertsona indibidualak, normalean eskola aldatu nahi duten pertsona gogotsuak.

Aldaketa sakonak eta benetako eboluzioa lortu nahi badugu, sistema osoa aldatu beharra dago. Horretarako, blogg honetan, hezkuntza ereduak, pedagogia motak, autore eta ideologia desberdinak... aztertu eta ikertuko ditut.




Markesina

"Roll garrantzitsua jokatzen dute ametsek eta esperantzek hezkuntzan, errealitatearen gordintasunera ezin gara makurtu” Paulo Freire.

2009/11/20

Hezkuntzari buruz

Hezkuntza gizarteratze prozesua da. Hezkuntzaren bidez, gizakiak poliki poliki osatuz eta nortasuna eraikiz doaz. Bizitza osoan zehar, jaiotzetik hil arte etengabe jasotzen dugun prozesua da. Hiru modu desberdinetan eman daiteke, modu formalean, ez-formalean eta informalean.



Hezkuntza Formala: guztiz instituzionalizatutako, eta hierarkikoki egituratutako hezkuntza sistema. Eskolan jasotzen duguna.

Hezkuntza ez-formala: hezkuntza jarduera antolatu eta sistematiko oro, sistema formaletik kanpo egiten dena. Biztanleriaren azpitalde jakinei, ikasketa mota zehatzak eskaintzeko.

Hezkuntza informala: Bizitza osoan zehar pertsona bakoitzak jarraitzen duen prozesua. Eguneroko esperientzien bidez, eta ingurukoekin ditugun harremanen bidez, jasotzen ditugun irizpideak.


Hezkuntza gizarte batean integratzeko eta parte hartzeko beharrezkoa da, hezkuntzaren bidez ohiturak, baloreak, kultura, jakintzak, hizkuntza, ezagutzak, jokatzeko moduak... bereganatzen baititugu.

Gizarte sistema honetan, hezkuntza, pertsonak moldatzeko eta gizartea aurrera jarraitzeko komenigarriak diren pertsona ereduak sortzeko tresna eredu bezala erabiltzen da.

Hemen uzten dut Quino, Joaquín Salvador Lavadoren, komiki bat. (klik egin irudi gainean handiago ikusteko)




0 iruzkin:

Publicar un comentario